Urteko laugarren igandea
Lehen irakurgaia
( Herrialdeentzat profeta ezarri zaitut )
Jeremi profetaren liburutik 1, 4-5. 17-19
4 Jauna hunela mintzatu zitzaitan:
5 “ Zure amaren sabelean sortu aitzinetik,
ezagutzen zintudan;
haren sabeletik jalgi baino lehen,
kontsekratu zintudan eta herrialdeentzat profeta ezarri.
17 Xuti, nik manatu guziak erranen ditutzu heien kontra .
Ez heien beldur izan.
Bestela, nik sartuko dautzut heien beldurra.
18 Nik, egiten zaitut gaur gotorleku,
burdinezko zutabe, brontzezko hesi,
herrialde guziaren kontra,
Judako erregeen eta buruzagien kontra,
hango apezen eta herri guziaren kontra.
19 Gerla eginen dautzute, bainan ez zaituzte garaituko,
zurekin izanen bainauzu, zure libratzeko.
Jaunak errana.”
“Ezagutzen zintudan” Biblian “ezagutzen” hitz horrek errannahi berezia du, elkar maite dutenen ezagutza barne-barnekoa du adiarazten.” Kontsekratu zintudan” kontsekratu, edo bazterrean eman geroago profeta bezala baliatzeko. Profeta bertzen zerbitzuko den norbeit da.
“ Ez heien beldur izan!” horrek erakusten du Jainkoak Jeremi-ri eman kargua zein pizua zen. Profeta hau bizi izan da judu populuak iragan urte beltzenetan, 580 - 525 Kristo aitzin. Jerusalemeko erregea, denbora haietan, beti errege arrotz baten edo bertzearen meneko bizi zen, beregaintasun osorik gabe.
Jeremi hor da aldarrikatzeko, aliantzarik baliosena Jainkoarekilakoa dela. Eta hori nehork ez du aipu. Ondorioz profetaren eginbidea denen aurka mintzatzea da :“Herrialde guziaren kontra, apez eta herrialde guziaren kontra“. Bere mehatxuen gatik jendeak jazarriko zaizkio. Bazakien zer gertatuko zen :“ gerla eginen dauzute,“
Jeremiren bizi guzia Jainkoak derama.“ Jauna hunela mintzatu zitzaitan… nik eginen zaitut gaur gotorleku, burdinazko zutabe, brontzezko hesi…“ Horrek erakusten du ere zer funtsarekin, zer indarrarekin profeta hunek behar izan duen jokatu.
Testamendu Berria idatzi dutenek, hain segur, behin baino gehiagotan Jesus eta Jeremi elkarri konparatu dituzkete : Ikusiz Jesus nigarrez Jerusalemen aitzinean, entzutean Jesusen ahotik atera mehatxu zenbait, jendea Jesusen kontra jarri zenean…Munduan Jainkoaren lekuko agertzea ez da irriskurik gabe ! Bere egilea kurutze batean itzatu duen munduan…