Garizumako bigarren igandea B

Lehen irakurgaia
(Jainkoak Abraham frogatzen du eta agintzak berritzen diozka )

Etorki  liburutik   22, 1-2. 9. 10-13. 15-18

1  Jainkoak frogatu zuen Abraham; erran zion :
  “ Abraham! ” Hunek ihardetsi: “ Hemen nauzu! ”

2 Jainkoak erran zion: “ Hartzazu Izaak zure semea, hain
    maite duzun seme bakarra. Zoazi Moria lurralderat, eta
    han eskainiko duzu erre-oparitan, nik erakutsiko
    dautzutan mendi gainean.”

9  Heldu ziren Jainkoak erakutsi mendirat.
10 Abrahamek eskua hedatu zuen, eta ganibeta hartu,
     bere semea oparitan hiltzeko.

11 Bainan Jaunaren Aingeruak oihu egin zion zerutik:
   “ Abraham! Abraham! ” Hunek ihardetsi: “ Hemen nauzu! ”

12 Aingeruak erran zion: “ Ez heda eskua haurraren gainean!
     Ez zozula minik egin! Badakit orai Jainkoaren
     beldurra baduzula:ez dautazu zure semea, seme
     bakarra, errefusatu.”

13 Abrahamek begiak altxatu zitueneta ikusi ahari bat
     sasi batean adarretarik lotua. Joan zen ahariaren
     hartzeraeta erre-oparitan eskaini zuen bere semearen orde.

15 Jaunaren Aingeruak berriz ere deitu zuen Abraham zerutik :
16 “ Zin egiten dut neure buruaz – Jaunak errana - : Hori
       egin duzulakotz,zure seme bakarra ez
      dautazulakotz errefusatu,

17 gaindika benedikatuko zaitut,ugalduko dut zure
     ondorea zeruko izarrak bezainbat,itsas bazterreko
     legarra bezainbat;eta zure ondokoak etsaien hiriez
     jabetuko dira.

18 Zure ondokoen bidez lurreko jendalde guziek 
     elgar benedikatuko dute,nik erranari obeditu duzulakotz.

Irakurgai hau bi moldetarat irakur daiteke. Ikara emaiten duen molderat: Jainkoak Abrahami manu bat emaiten dio, Abrahamek obedituko ote dion ikusteko... eta ondotik kontra-manua ukaiten du : « Ez heda eskua haurraren gainean ». Eta Abrahamek obeditu duelakotz, Jainkoak sekulako agintza miresgarriak egiten diozka. Bainan irakurketa hau paganoa da. Jainko gaztigatzaile bat, bainan ez egiazko Jainkoa. Fedezko irakurketa arras bertzelakoa da. Maitasunezko soa baden bezala, fedezko soa ere bada. Fedezko irakurketa bat egin dezagun beraz.Irakurgai hau idatzia izan delarik, Abrahamek ez zuela Isaak hil eta luzaz bizi izan zela, denek 1000 urte hartan bazakiten. Jendearen hiltzea eta erre-opari egitea, Jainkoak  ez dituela onartzen, jakina zen ere. Debeku hori errespetatzea ez zen batere errex. Abrahamen ondokoek « Jainkoari buruzko soaren aldatzea » deitzen dute irakurgai hau, Jainkoak erran balu bezala: « Nola ikusten nauzu, Abraham ? Zure haurraren hiltzea nahi duen Jainkoa bezala ? Tronpatzen zira. Zure semearen bitartez ondokoak ukanen ditutzulako nere agintza ez dut ahantzia, ahal guziak egin ditut hori oroitarazteko zuri. »Delako agintza hori Hasiera Liburuaren bidez ezaguna da. « Nazione handi eginen zaitut, benedikatuko zaitut, ospetsu bilakatuko dut zure izena... Zure bitartez benedikatuko ditut lurreko herri guziak... Lurreko errautsa bezain ugari eginen dut zure ondorea.. Beha zerurat eta konda izarrak, ahal baduzu: horiek bezainbat izanen dira zure ondokoak… zure ganik sortuko dena ukanen duzu ondoko » (Has 12-21 kapituluetan). Hemen da pagano eta fededun irakurketaren ezberdintasuna: paganoak uste du Jainkoa ez dela jendez interesatzen. Fededunak dio jendearen itxaropena Jainkoaren itxaropena dela, Jainkoa bera elkargoan engaiatuz geroztik. Jainkoaren xedea gure onetan dela beti, hori da fedea. Eta Abrahamen fedea halakoa da: Jainkoak bere agintza gauzatuko duela, eta ondorea Isaaken bidez eta ez bertzela ukanen duela, Abrahamek sinesten du. Hortakotz da bere ondorearendako etsenplu. Hortakotz du Jainkoak haren fedea frogatu. Ondorioz, fede indartsu horren graziaz, historiak bihurgune haundi bat hartu du. Jainkoak erraiten duelarik « eskainiko duzu erre-oparitan », ez du « hil-azu » erraiten, baizik « biziaraz zazu eta nik emana dautzutala ez sekulan ahantz ». Jainkoak ez duela sekula jendearen hiltzea nahi, geroztik aski jakina da Izraelen.Orduan, Abrahamen fidantzia ez baitzen kordokatu, berriz entzuten du: « Gaindika benedikatuko zaitut, ugalduko dut zure ondorea zeruko izarrak bezainbat, itsas bazterreko legarra bezainbat; eta zure ondokoak etsaien hiriez jabetuko dira. Zure ondokoen bidez lurreko jendalde guziek elgar benedikatuko dute, nik erranari obeditu duzulakotz. »Agintza hori beteko dela, zernahi gerta ere, sinesten duten guziak dira Abrahamen seme-alaba izena merezi dutenak.

Salmoa   115
Leloa :      Ibiliko naiz Jauna baitan
                  bizi direnen eskualdetan.

Badut sineste nahiz nion :
Ezin dut ezin jasan hori.
Jainkoarentzat gauza gaitza :
bere sainduen heriotza.


Zuri naiz, Jauna, dena zuri,                                     
Ez dut orai nik deus lokarri.                           
Nik zor eskerrak sarri zuri,
Jaun izenari kantuz ari.

Nik zer eskerrak Jainkoari !
Jaunaren haurrak bil kantari.
Jainkoarena den etxean,
Jerusaleme bihotzean.

Juduek salmo hau Bazkoz kantatzen zuten (113. salmotik 118.nera). Jesusek berak Ortzegun Sainduz kantatu zuen beraz. Jondoni Matiuk dio: « Salmoak kantatu ondoan, Oliamendirat abiatu ziren » (Mt 26,30). Jakingarri dena, Ortzegun Sainduz Jesusek erran duen salmo hau ahaide da gurutze gainean erranen dituen hitzekin: « Ene Jainkoa, ene Jainkoa, zergatik utzi nauzu? » (Sal 21) Bat eta bertzeak sofrikarioa erraiten dute : Ostirale Sainduko oihuari egungo salmoak erantzuten dio : « Badut sineste nahiz nion: ezin dut ezin jasan hori. » Bat eta bertzea esker onez bururatzen dira, gutiz berdin. 21. salmoak: « Aipatuko dut zure izena neure haurrideen artean, goretsiko zaitut batzarraren erdian. Goretsazue Jauna, haren errespetua duzuenak! Goraipa zazue, Jakoben ondoko guziek!.. Jaunak ez du mespretxatu, ez du gutietsi gizagaixoaren zorigaitza, ez du harenganik baztertu aurpegia: entzun du haren oihua. » Egungo salmoak oihartzunez dio: “Nik zer eskerrak Jainkoari ! Jaunaren haurrak bil kantari. Jainkoarena den etxean, Jerusaleme bihotzean.

Bigarren irakurgaia ( Semearen sakrifizioa ) 


Jondoni  Paulok  Erromanoeri    8, 31-34 Haurrideak,

31 Jainkoa gure alde badugu, nor izanen dugu kontra ?
32 Ez du errefusatu bere Semea, gu guzien alde eman du :
     nolaz ez dauzkigu denak emanen harekin batean ?
33 Nork salatuko ditu Jainkoak hautetsiak, Jainkoak
      berak zuzentzat onartu baditu ?
34 Nork kondenatuko ditu ? Jesu Kristo hil denaz 
     geroz ; gehiago dena : piztu da, Jainkoaren
     eskuinean dago,eta gure alde otoitzean ari.

Gure arteko ainitzen galdea asmatzen ote du Paulok ? Maitasunez mintzo zira, bainan nun da Jainkoaren justizia ? Jondoni Paulok gizadia auzitegi baten aitzinean ikusten du. Testamendu Zaharrak maiz aipu du auzi hori. Bainan kasu ! Jainkoa nor den emeki-emeki ikasiz, hiztegia aldatuz doa. Guk justizia beti  balantza batzu bezala asmatzen dugu, bainan Jainkoak bertzela ikusten du. Haren jujamendua ez da sekulan kondena, zigorra, bainan beti salbamena, askatasuna.Orduan, dio Paulok, « Jainkoa gure alde badugu, nor izanen dugu kontra? » Nor ausarta liteke gure kontra izaitera? « Nork salatuko ditu Jainkoak  hautetsiak, Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu? » « Jainkoa alde » dugu, bere Semea guri emanez geroz: « Bere Semea ez zuen heriotzetik begiratu, gu guzien alde eman bai. » Ez du « urrundu edari samina », Jesusek Getsemanin hala galdeginik ere. Jesus etorri aitzineko gizadiaren egoera aterabidegabea zen. Jondoni Paulok gai hau lantzen du lehen 8 kapituluetan: jendea esklabotasunean hetsi da; paganoak sasijainkoen esklabo dira, edozoin itsukeria, herra eta nahasmendu ezarriz; juduek berriz, Kristo ez dute ezagutu eta  legeari sakrifikatu dute, legea ez baitute konprenitu.Holako hondamendia ikusiz, Jainkoak Salbatzaile bat emaitea erabaki du. Gizakiak berez ezin-egina, Jainkoak egin du. Harrigarria, Jainkoak eman Lege horren izenean da Jainkoaren Semea gurutzefikatua izan, gaixtaginen pare. Eta Jainkoak erokeria hori egitera uzten du. Gurutzeak argitan emaiten du Jainko Aitaren bai eta Semearen amodioa. Kristoren heriotzeari so eginez ditugu Jainkoaren amodio miresgarriari gure begiak  idekitzen. « Gu guzien alde eman du ». Jondoni Paulok garbiki finkatzen du : « gu guzien ». Maitasuna kitorik da: Efesoarreri gutunean dio: « Badakizue heien eta zuen nagusia zeruan dela, eta harek ez duela berexkeriarik egiten » (Ef 6,9). Timoteori gutunean berriz: « Jende guziak salbatu eta egiaren ezagutzera hel daitezen nahi du. Alabainan bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta jendeen bitartekoa ere: gizon bat, Jesu Kristo, bere burua guzien salbatzeko ordain-saritzat eman duena. » (1Tim 2, 4-6). « Ordain-sariak » librantza erran nahi duela badakigu. Enganu haundi batetik  ateratu behar dugu behin betikotz: ez dugu aski sinesten Jainkoa amodio dela, eta ez besterik. Eta salbamendua hau da :  Jainkoak nahi du jende guziak salbatuak izan daitezen, erran nahi baita haren eta egiaren ezagutzera hel daitezen. 

Ebanjelioa 

Jesu  Kristoren  Ebanjelioa  san  Marken  liburutik  9, 2-10

2 Jesusek berekin hartu zituen Petri, Jakobe eta Joani,
   eta ereman zituen, hek bakarrik, mendi gora baterat, berex.
   Eta itxuraldatua izan zen heien aitzinean.
3 Soinekoak  dirdiran jarri zitzaizkion, xuri-xuria,nehork xuri
   ez litzazkeen heinean.
4 Eli agertu zitzaioten Moisekin, eta solasean ari
  ziren Jesusekin.
5 Petrik, orduan, erran zion Jesusi: “ Irakasle jauna,
   zein goxoki gauden hemen! Egin ditzagun hiru
   etxola:bat zuretzat, beste bat Moisentzat, eta
   bestea Elirentzat.”
6 Ez zakien zer erran, beldurrak hartuak baitziren.
7 Orduan, hedoi batek estali zituen, eta mintzo bat
   izan zen hedoitik: “ Hau da nere Seme maitea.  
   Entzun zazue! ”
8 Eta hartan, ingururat behatu eta ez zuten Jesus
   baizik ikusi berekin.
9 Menditik jaustean, ikusi zutena nehori ez aipatzeko
   manatu zioten Jesusek, Gizonaren Semea hilen artetik
   piztu arte.
10 Manu hori begiratu zuten, elkarren artean ziotelazer
      ote zen “ hilen artetik piztea”.

Egun, mendi gainean, Jesus Izraelgo bi itxura haundienekin agertzen da : Mois, askatzailea, Legearen helarazlea, eta Elias, profetetan lehena. Denbora guti barne, Jesus bertze mendi batean izanen da, bi gaixtaginen artean gurutzefikatua. Apostoluentzat, Mesiasen bi aurpegi hauetan Aitaren itxura ikustea, zailtasun haundia ziteken. « Ni ikusi nauenak, Aita ikusia du » dio Jesusek erranen Filiperi bere hiltzearen bezperan (Jn 14,9). Eta Joanik, Kristoren itxuraldatzea ikusi duenak, aitzin solasean idatziko du: « Ikusi dugu haren Jainko-aintza, maitasun eta egiaz betea den Seme bakar gisa Aitarenganik daukan aintza... Sekula nehork ez du Jainkoa ikusi; Aitaren baitan dagon eta Jainko den Seme bakarrak eman dauku haren berri. »Bi itxura hauek, ospea eta atsegabea, Jainkoak gizadiaren aldera daukan maitasunaren bi aurpegi dira. Jesusek berak,  Gizonaren semeaz mintzo delarik, aintzaren  eta pairamenaren arteko lotura egiten du, bainan San Markek ez zutela deus ulertu salatzen du: « Bainan heiek ele horiek ez zituzten  konprenitzen, eta argitasunak eskatzeko beldur ziren. » (Mk 9,32)« Mintzo bat izan zen hedoitik ». Jesusen bataioa oroitarazten dauku. Bataioan, mintzoa Jesuseri  buruzkoa zen :  « Eta zerutikako mintzo bat entzun zen : zu zaitut neure Seme maitea, zu zaitut atsegin ».  (Mk 1,11) Aldiz itxuraldetzean, mintzoa dizipulueri ari da : « Eta mintzo bat izan zen hedoietik: « Hau da nere Seme maitea. Entzun zazue. » Dizipuluen beharrietan, gomita hunek (« entzun zazue »), oihartzun egiten du beren otoitzetan Juduek egunoroz « shema Israel » (« entzun Israel ») errepikatzen baitute. Konfiantxaren deia, zernahi gertaturik ere. Heldu diren hilabeteetan, konfiantxa hori aski porogatua izanen da, Itxuraldatzearen ondotik egun latzak heldu baitira: Galileako predikua bururatu da eta Jesusek Jerusalemgo eta gurutzearen bidea hartuko du. Bainan hau dena ixildu behar da, dizipuluak ez baitira oraino Kristoren misterioaren ulertzeko prest. Itxuraldatzeko argiak ez du tronpatu behar : maitasunaren argia da.«Ni ikusi nauenak Aita ikusia du »... Apostoluek amestu botere haundietarik urrun gira. Ixilik egoitea galdetuz, Jesusek ikustera emaiten du pizteak duela misterioa argituko. Orai menditik jautsi behar da, hor egoiteko tentamendua urrunduz eta erasoari, hiltzeari buru egin. Ikuskaria ezeztatu da: « Ez zuten Jesus baizik ikusi berekin »: lerro hunek badu bere garrantzia: Seme maitea dela erakutsi ondoan, lerro hunek dio Jesusek bere baitan betetzen dituela Legea eta Profetak.