Garizumako lehen igandea B
Lehen irakurgaia
( Jainkoak batasun egiten gizonarekin )
Etorki liburutik 9, 8-15
Uholde ondoan,
8 Jainkoak erran zioten Noeri eta haren semeeri:
9 “ Huna: batasuna egiten dut nik zuekin eta
zure ondokoekin,
10 eta zuekin ditutzuen bizidun guziekin,hegazti, abere
eta lurreko ihiziekin,untzitik atera eta lurrean bizi
diren guziekin.
11 Nere batasuna egiten dut zuekin:ez duela uholdeak berriz bizidunik hondatuko,eta ez dela gehiago lurra
suntsituko duen uholderik izanen.
12 Jainkoak erran zuen ere: “ Hau da nere eta zuen
artean, eta zuekin diren bizidunen artean,gizaldiz
gizaldi nik egiten dutan batasunaren ezaugarria:
13 Nere ortzadarra ezartzen dut hedoietan,eta hura
izanen da lurrarekin egin dutan batasunaren ezaugarri.
14 Hedoiak lurraren gainean biltzen ditudanean,
ortzadarra agertuko da hedoietan,
15 eta orroituko naiz zuekin eta bizidun guziekin
dutan batasunaz,eta ez da izanen gehiago
bizidunak suntsituko dituen uholderik.”
Uholde famatu hortaz bi kontaera badira. Bat Bibliak kondatzen duena Krixto aitzineko 1000 eta 500 urte artean idatzia. Bertzea, 1600 urte gutienez Kristo aitzinekoa da, Babiloniarrek idatzia. Bi kondairak berdintsuak dira. Liferentziak hauek dira : Babiloniarren kondairan jainkoak aseak dira beren plazerrarentzat kreatu zituzten gizakiez. Bibliaren arabera Jainkoak ez ditu gizakiak bere jostagailutako kreatu. Beren bekatuen gatik ditu Jainkoak zigortzen. Noek du bakarrik Jainkoaren urrikalmendua ardietsiko. Hemen gizona erresponsable den norbait bezala erakutsia da. Hobengabeak ez dira bertzekin batean itoko. Halaber, bertze kondairan ez bezala, Noe lur huntako gizon bat gelditzen da. Eta hunekin Jainkoak bere batasuna erreberritzen du. Batasun hitza, hemen, bortzetan ekarria da. Jainkoak Adam-entzat eta Noerentzat hitz berak derabiltza :“ Egizue ume, ugaldu eta bete zazue lurra eta izan haren nagusi..“ ( Has 1,28). Jainkoak dio batasun hori gizarte guziarentzat dela :“ Batasuna egiten dut nik zuekin…eta zuekin dituzuen bizidun guziekin.“ Noe Abrahamen aintzinekoa da eta ez da judua. Azpimarra dezagun ere ortzadarraren itxura, zerua eta lurra elkarri josten dituen itxura.